top of page
Logotipo berria 2024 PNG-01.png
  • Instagram
  • Facebook
  • Twitter

AURTENGO
EGITARAUA

AMORANTE

'HIRU KORTSE,

AZUKRE ASKO ETA

BRANDY GEHIEGI'

I. ANTZERKI

AMATEUR

ERAKUSTALDIAK

Maiatzak 9, eguena, 19:30ean
Maiatzak 10, barikua, 20:00etan
Maiatzak 11, zapatua, 19:00etan
Amorante.jpg
HiruKortse.jpg
Oñati.png
Nestor Basterretxea Aretoan
Nestor Basterretxea Aretoan
Erroxape Emakumeen Elkartean

  ESKURATU HEMEN ZURE  
  SARRERAK  

  Maiatzak 2tik AURRERA!  

BUSELEKTRIKUE
ANTZERKI
TALDEA

Bermeoko Udaleko Euskera Saileko teknikariak duela 14 urte hartutako erabakiari esker, Bermeoko herritarrek antzerkira hurbilketa batizateko aukera izan zuten, Euskaraz. Geroztik, tailer honetatik pertsona asko pasatu dira, adin zein errealitate desberdinetakoak.

 

Tailerraz gain, herriko zein eskualdeko bestelako ekintzetan parte hartu izan du taldeak baita ere, gaur egunera arte: San Juan Bezperako egunean “balkoitik balkoira” antzerkia eskainiz, Olentzero eta Mari Domingiren etorreran giroa alaitzen, Euskaraldiako edizio desberdinen aurkezpenetan mikroantzerkia eginez, Mungiako kale-antzerki jaialdian, Gernikan ospatutako ekitaldi eta topaketa desberdinetan…

 

Beti ere, antzerkiaz gozatzen eta, ahal den einean, haletxoa jarriz. Herrigintzan dihardu taldeak gaur egun, Euskaraz, kultura bultzatu nahian. Gurpil desberdinak batuz dabil Buselektrikue.

  • 2023an 3. Postua lortu genuen AFIZIOZ: I. Euskal Herriko Antzerki Amateur Lehiaketan. 

  • 2024an Buselektrikue Elkartean 10 URTE betetzen ditu eta ospatzeko EKITALDI BEREZI BAT prestatzen ari gara.

  • 2025ean Bermeoko Udaleko antzerki tailerrak 10 URTE beteko ditu... Hau ere ospatzekoa da, ezta?

AÑENAK PUBLIKOARI!

“Añenak publikoari!” lana, Buselektrikue Antzerki Taldearen lehen ekoizpena, Peter Hanke-ren “Insultos al público” obraren egokitzapen aske bat da. Handke idazle austriarra da eta antzerkiaz gain, nobela, poesia eta ensaioa idatzi izan ditu. Nobel saria ere jaso zuen 2019. urtean.

 

“Añenak publikoari” autore sakon, kritiko eta apurtzaile honen antzezlanetan ospetsuenetakoa dela esan dezakegu. Izan ere, lan honek, bere estreinalditik bertatik (1966. urtean) piztu izan ditu kritikarik miresgarrienak zein gogorrenenak. Ez da harritzekoa, testuak ordura arteko antzerki egiturekin apurtzen bait du. Lan zuzen eta indartsu honek mahai gainean jartzen dizkigu 60. hamarkadan antzerkia berpizteko helburuarekin azaleratzen ari ziren paradigma berriak. Testu honek, ikusleak interpelatzen ditu zuzenean, beraien betiko rol pasiboa uztera gonbidatuz.

Egokitzapen libre hau, Bermeoko Buselektrikue Antzerki Taldeak aurkeztu zuen 2022ko maiatzaren 27an, elkarteak antolatutako Udaberri Kulturala deituriko egitarauaren barruan. Bermeoko Arrantzaleen Museoan dagoen aretoan estreinatu zen, gonbidapen guztiak agortu zirelarik. Buselektrikue taldea duela 14 urte sortu zen, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak antolatzen duen antzerki tailerrari esker.

Iaz, 2023an, Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan eskaintzeko aukera izan genuen berriz ere (Elgetan, Deban eta Gernikan izan eta gero) eta SARRERA GUZTIAK agortu ziren honetan ere.

KONTRATAZIOA ZABALIK:

Ekitaldiaren informazio gehiago nahi izanez gero:

Aurrerapen bideoa, dosierra, katxeta...

Iker Gonzalez Libano

buselektrikuetaldea@gmail.com

www.buselektrikue.eus

  • Instagram
  • Facebook
  • Twitter
bottom of page